2009-11-04

ziur aski

behatzek bakarrik idazten dute

bulkada bailiran

bakarrik joango bailiran

barneko zerbait, agian

barneko zerbait, ziur aski

2009-10-29

Ahazteko modukoak

Nabari ez den dardarak astintzen du gorputza.
Gogoratzen ez dituen uneek itzalez betetzen dute burua.
Eta malkoez begiak.

Malkoez begiak.

2009-10-23

Ez zaidazu hau egin

Ez, mesedez.

Ez zaitez hurbildu.

Ez zaitut gorroto,

inondik inora ere.

Ez ezazu zalantzan jarri.

Ez zaitez hurbildu mesedez.

Niretzat gorregia baita.

Niretzat mingarriegia baita.

Ilargia, irribarrea...

Ai, irribarrea.

Ez ezazu irribarre egin, mesedez.

Bihotzez eskatzen dizut,

barren barrenetik.

Egiten duzunean, didazunean

mila pusketa txiki eta milimetrikoetan hausten bainauzu.

Haustu egiten nauzu, maitia.

Ez zaidazu bihotza lapurtu, mesedez.

Mesedez eskatzen dizut.

Arren.

Ez zaidazu esan ilargia eskuratuko zenukeela,

eskuratuko zenukeela nigatik.

Ez...

sinistu egingo dudalako.

Aspaldi da azken aldiz sinistu nuela,

eta zinez...

aspaldi da hautsi nindutela,

ilargia eskuratu zidatela.

Aspaldi da bihotza apurtu zidatenetik.

Aspaldi da gehiago maitatu nahi ez dudala erabaki nuenetik.

Aspaldi da beldur izugarriek nire horma hautsiezinak eusten dituztela.

Aspaldi da azkenekoz norbait maite dudala esan dudanetik.

Uler ezazu, arren, uler ezazu.

Uler ezazu laguntza eske ari natzaizula,

maitatzeko, sentitzeko.

Bihotzetik zuzenean hitz egiten ari natzaizu.

Orain. Momentu honetan.

Orain. Hemen nirekin zaudela,

senti zaitzakedala.

Senti zaitzakedala.

2009-10-09

Hain da handia

Eztanda eginen duela dirudiela.

Irriak gero eta ozenago entzuten direla.

Adikzioa sortzen duela.

Beraren baitan hegan egin nahi dudala.

Ez dudala (ia) besteren beharrik.

Aukerak biderkatu egiten direla.

Begietatik sartzen den oro atsegin dudala.

Ez dudala burbuila honetatik atera nahi.

Besterik gabe, barruan sartu eta guztia harrapatzen duela.

Guztiz harrapatzen, mozkortzen, nauela.

Zerbait ziurra bada, hura uztearen beldurrak amildegira eraman ninduen.

Begiak itxi eta aurrera egin nuen; goitik behera beharrean, goitik oraindik eta gorago.

Ozeano berri bat aurkitu dut hemen.

Bustitzen nauen tanta bakoitzaz horditzen naizela.

Ez dut uretatik irten nahi.

Igeri egin nahi dut, arnasa sakon hartu eta burua ur azpian sarturik, begiak ireki.

Ongi ireki.

2009-10-03

Urrutitik I

Badirudi erraza dela gauzak urrutitik ikustea.

Begietatik sartzen dena da guretzat balekoa, egia, bestearen egia.

Hurbilekoa eta urrunekoa baztertzen dituzten kilometroek gaindiezinezko muga osatzen dute. Burua altxa eta aurrean duguna begiratzean, ez da desertuan egarriz dagoenak ikusten duen isla faltsua besterik osatzen.

Urrutitik diot, urrutitik gerturatu naiz eta.

2009-09-11

quique gonzalez



2009-08-25

Erraza da

Erraza da, lasai.

Emaidazu mikrofono bat. Beno, bat, bi, hiru eta nahi dituzun guztiak.

Berezkoa denaren kontrakoa sinestaraziko dizut. Benetan orain artean okerreko errealitatea bizitzen aritu dena zu zarela esango dizut, eta zuk, bai zuk, men egingo didazu.

Argazkiak kenduko ditugu, paretetatik, tabernetatik... Bitartean burmuina garbituko diegu zenbaitei, uzten diren haiei. Gehiengoari, alegia. 4 urtean behin bozkatzen gaituen gehiengo horri, alegia.

Pentsa ezazu, nik mikrofono hau eskuan daukadan bitartean, zuk boltsa bat izanen duzula buruan, soka batekin ondo estutua, badaezpada ere, badakizu. Isolatuta zaude, ahaztuta, isilarazita, gainontzekoek nire hitz politak entzuten dituzten bitartean. Pentsa ezazu hala izango dela gaur, bihar eta etorkizun luze batean.

Pentsa ezazu amorruaren amorruak hilko zaituela. Hasi zen zirkua, eta orduan broma zirudien, baita orain ere.

Hor ez zeuden argazki batzuk?
Non? Hor? Beno, zure irudipenak izango dira!

Garai hartan ez zigun graziarik egin, ez eta egingo ere, milimetrora planifikatutako broma honek. Show must go on.